Arabar Errioxako Ardoaren ibilbideko herriak, Tradiziozko Gastronomia eta Eusko Label produktuen II. Jardunaldiak hartuko dituzte, gastronomiarik onenaz gozatzeko aukera paregabea eskainiz. Hamar egunetan zehar, 13 jatetxek eskualdeko errezeta tradizionaletan oinarrituriko menuak eta Eusko Labelen sasoiko produktuak ardo onenekin batera eskainiko dituzte.
Jatetxe bakoitzak dastaketa menua eskainiko du (35e - 45e bitartean), menu bakoitza zonaldeko errezeta tradizional eta Eusko Labelen produktuez hornitutako 5 platerez osatutakoa izango delarik.
Hegaluze dastaketa egingo da sasoiko barazkiez lagundurik, Gernikako piperrak, bildots izter erregosia perretxikoekin edo Idiazabalgo gazta Arabako mendietako Eusko Labelen eztiaz lagundurik.
Errezeta hauek belaunaldiz belaunaldi helarazten joan dira eta guztion esku izango ditugu, denbora mugatuan.
Ekintza ezberdinei (antzerkia, hitzaldiak, dastaketa iruzkinduak , ekintza enoturistikoak), monumentuen edertasunari eta ondarearen aberastasunari esker, ekitaldi honek familia edo lagunekin egun zoragarri batzuk igarotzeko aukera emango digu.
Ekintzei, menuei edo ostatuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.
Eusko Label otar bat irabazi nahi baduzu kontsultatu promozioaren oinarriak.